Aurkezpena

Ordizia eta Goierri alderako, kirol eta olgetako aisigune garrantzitsua izango da Oianguren Aisialdi Gune Publikoa. Orain arte eskaini diren erabilerei eta izaera publikoari eutsiz, zerbitzuetako eta aisiarako eremu berriak sortu dira.

Aire zabaleko aisiarako eskaintza handia

Parkeko zelaia, mendi-egun igarotzeko eta, bertan dauden mahai eta erretokiei esker, askaldegian bazkaltzeko leku ezin hobea da. Badago, halaber, baso eta hariztian zehar ibilaldi atsegina (3,5 km.) egiteko aukera ere. Zelaian bertan, taberna-terraza, haur-parkea eta xake eta ping-pongean aritzeko guneak jarriko dira.

Oianguren Aisialdi Gune Publikoa, edonork Golfean aritzeko moduko instalazioak egongo dira. 9 zulo, eta 3 pareko golf-zelaian eta praktikak egiteko kantxan, haur, gazte zein helduak aritu ahalko dira, eta baita, golf-eskolan ikasi ere.

Eskaintza biribilduz, 17 gela eta jatetxe batez osatutako hotela izango da. Horretan, kartako, eguneko, enpresako eta ospakizunetarako menuak emango dira.

Natur ingurunea

Baso, harizti eta zelai batez osatutako natur ingurune aberats batean dago Oiangurengo Parkea, eta bertako Oiangu baserriaren inguruan, berriz, olgeta eta zerbitzuetako gunean daude.

Natur elementuak eta eremuaren berezko ezaugarriak mantenaraztea da, aisia eta olgetarako gune berrien helburu nagusia.


Parke publikoa

Parkeak izaera publikoa dauka, eta sarrera doakoa bada ere, hainbat zerbitzu eta instalazio erabiltzeagatik ordaindu egin beharko da.

Kontsultatu tarifak


Abona zaitez

Abona zaitez Oiangurengo zerbitzuetara, eta abantaila eta tarifa esklusiboak izango dituzu. Interesa baduzu bete ondorengo inprimakia eta gogoratu plaza mugatuak direla.

Informazio gehiago