Oiangurengo Aisialdi Gune Publikoa Ordiziaren hego-ekialdean dago, Goierriko eskualdearen erdi-erdian. 5,7 Km2-ko azalera izanik, aisia eta kirolerako baldintza apartak eskaintzen ditu parke honek.

Sarbidearen ingurua 200 metroko altueran dago, eta hego-ekialdeko muturra, berriz, 329 metrora (Otaso tontorra). Honako ikuspegi hauek daude parketik: hegoalderantz, Aralarko mendigunea osatzen duten gailurrak; hego-mendebalderantz, Aizkorrikoak; eta iparralderantz, Murumendi mendia (862 m.).

N-I errepidetik hain gertu izanda, gunearen komunikazioak oso onak dira, izan ere, Donostiatik 30 minutura da, Vitoria-Gasteiztik 40 minutura, eta Iruña eta Bilbotik 60 minutura. Gainera, azkar batean hel daiteke Hondarribia, Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, eta abarretako hondartzetara ere.

Kokapen-mapa ikusi Google Maps-en


Sarbideak

N-I errepidetik (Gasteizerako norabidean), 420. kilometroan irten, eta Industrialdera daraman sarbidea hartu behar da. Industrialdera heldu baino lehen, bitan banatzen den bidea hartu biribilgunean, eskuinaldetik Goierriko Lanbide Eskolarantz eta ezkerraldetik parkea doana, hain zuzen.

Oianguren Parkea. 20240 Ordizia (Gipuzkoa). Tel. 690 643 208. E-mail: info@oianguren.com