1 2 3 4 5 6 7 8 9 Joan / Etorria
Par 3 98 m. 115 m. 170 m. 122 m. 120 m. 100 m. 88 m. 149 m. 98 m. 1.052 m. / 2.104 m.
Pitch & Putt 77 m. 97 m. 109 m. 100 m. 82 m. 86 m. 70 m. 109 m. 78 m. 818 m. / 1.636 m.
Par 3 3 3 3 3 3 3 3 3 27 / 54
Handicap 7 8 3 4 2 5 1 6 9

Golfean aritzeko eremua instalatuko da Ordiziako Oianguren baserriaren inguruan, Oianguren Parkeko ekipamendu komunitarioko area (82.786 m2). Golf-zelai honek 46.000 m2 hartuko ditu, eta hiru Pareen modalitatean aritzeko 9 zulo izango ditu. Gainera, estalitako 20 tee izango dituen praktiketarako kantxa bat ere jarriko da.

Oso perspektiba dinamikoarekin diseinatutako zelaian aritzeko aukera izango dute bertako abonatuek eta erabiltzaileek. Zelaiaren kaleak, 75 metrotik (motzena) 150 metrora (luzeena) bitartekoak izango dira, eta bertako zulo erosoek zein zailtasun ertain eta handikoek, jokalariaren trebetasuna egiaztatuko dute.

Ibilbidea azkarra denez (9 zuloak, 90 bat minututan egin daitezke) eguneko edozein ordutan aritu ahalko da golfean zelai honetan, hau da, ez da behar izango, denborarik izan ezean, egunaren zati handi bat osatzeko.